Duela bi mende, XX. mendearen hasieran hain zuzen, jeltzaleei esker bereziki, euskaltzaletasuna indarrez berpiztu zen Somorrostroko bazter guztietan. Adibide gisa, 1913. urteko EUZKADI aldizkarian argitaraturiko aipu pare hauek: “ETXE-EUZKEL-IZENAK. Las Carreras deritxon auzo Abanto-Zierbana´kuan imiñi daitzen euzkel-izenate etxe barri biri. Batari Amesmaite adirazoten daula etxe barri ta eder ori amaituta ikustia ixan zala bere jabe ildakuaren amesa. Bere etxiari Axoreta, Aize-oro-eta, goi-unatxo baten dagolako iaze edo axe gustietara arpegijak dauzala zabal-zabal. Etxe-euzkel-ixen polit onek imiñi dauana da Las Carreras´ko abertzale gaste zindo-zindua, Uribe-tar Perderika. Zorijon berari ta bere bidia artu dagijela beste etxagun gustijak. Olantxe egiten da Aberrija´ren aldez. EUZKADI, lotazilla 13´na larunbatea” “Pobeña (Bizkaya). Bari´tar Deun Nikola-txadonan ugatzau da ume bat, Elorrieta´tar Ixidor´an semetxua, Iñaki Bitoren ixenak ipiñi yakozala. Gurasoeri zorijonak dopatseguz, abertzale onak direlako. EUZKADI, Jorralla 14´na astartia”
Bariko San Nikolas eliza, Pobeñan.
Goio Bañales