S?bado, 11 de octubre de 2008


Sarrera honekin beste atal berri bat hasiko dut, Bizkaiko toponimiarena hain zuzen. Aldez aurretik, derrigorrezko oharra: inor ez dadila harritu nire idazkera pobre honengatik. Irakurlearen barkamena espero dut, kontutan izanik akatsez beteta izango diren testu trakets hauek berari irakurtzea kostatzen zaiona beti izango dela niri idaztea kostatzen zaidana baino askoz gutxiago.


 

Leku-izen batzuen zenbait ohar edo aipu historikoa ekarriko dut hona. Izenburuan esan dudanez, ildo horretatik jarraituz, "Artxanda" gaurko toponimoari buruz arituko naiz.

Bilbotarrentzat Artxanda mendia, jakina denez, nahiz eta Sondikan kokatuta, Pagasarri mendiarekin batera, hiriburuaren mendia da; hura mendigoizaleena eta hau ibiltari apaltsuena.

Web horri batean topatu dut ARTXANDA hitza, edo zehatzago esanda "Archanda", itxura honekin azaltzen baita euskal abizen zerrenda luze batean. Ez dakit egileak nondik atera duen proposatzen duen esanahia: "Casa grande de piedra", seguru asko duela gutxi arte hain ugari ziren liburu horietariko batetik. Beste zenbait web horri batzuetan toponimoa biltzen da, baina esanahiaren berririk eskaini gabe. Eta ez da harritzekoa, edozein definizio ausarta izan daitekeelako.

ARTXANDA leku-izena, XVI. mendearen hasieran dokumentu batean bilatu dugu era honetan: "en el somo de Arechanda". Aipuaren signatura hauxe: Archivo General de Simancas, CRC, 519,6. Urtea: 1519.

Badirudi ARECHANDA hitzaren esanahiak aurretik kopiatu dudan itzulpenarekin ez duela zer ikusirik. Dena den, nire gai honen ezjakintasuna aitortuta interpretaziorik ez dut asmatuko, bakarrik datua aurkeztu.


Goio Bañales


 

 


Publicado por negrodehumo @ 3:49  | BIZKAIKO LEKU-IZENAK
Comentarios (0)  | Enviar
Comentarios