Martes, 21 de octubre de 2008


Interneteko foru batean[1], non euskal izenei buruz zenbait galdera eta erantzunak agertzen diren, halako galdera hau topatu daiteke: “Me podrías decir por favor si los nombres SAROA y ENEKURI (sic) tienen algún significado en especial?”.

 

Orriaren egileak sarrera moduan, eta kriterio zuzenaz, galdera guztiak bideratzen dizkio Euskaltzaindian onomastika arloaren ardura duenari[2].

 

Dena den, jendeak gomendioari uko eginez, goian kopiatu dugun bezalako galderak aurkezten ditu.

 

Ez dut uste ENEKURI izen berezia denik, baina sustraian badu, segidan ikusiko dugunez, izen baten erreferentzia, Enekorena.

 

Enekuri bidegurutze inportantea da, non Lutxanara, Deustora, Artxandara eta Asuara doazen bideak elkartzen diren.

Oso hurbil daukagu “ENEKONE bidea”. Forma honekin badirudi Enekuri leku izenaren esanahia argitzen dela, pixka bat behintzat.

Dena den, guztiz argi azaltzen zaigu 1620. urteko aipu honetan:

“...paré en Deusto (...) y llegando a ENECOURIA que es montuoso y despoblado...”.

 

Aipuaren signatura: Bizkaiko Foru Artxiboa. Korrejimendu atala. 1620. Leg. 756-42.


Goio Bañales



Publicado por negrodehumo @ 13:42  | BIZKAIKO LEKU-IZENAK
Comentarios (0)  | Enviar
Comentarios