Aurreneko artikuluan Xabier Letek Xalbador bertsolariari eskaini zion poesia ekarri nuen blogera; bi aste eskaz baino ez dira pasatu eta, hara nun, Letek Euskadi Literatura Saria eskuratu du. Aitzaki, beraz, berriro ekartzeko hona.
Erramunen musika entzuten negoela eta Leteren abestiak erabat hunkiturik utzi nau. Erramunen ahots ederrarekin beti gertatzen zait, baina kanta honek badu zedozer berezia.