Martes, 05 de abril de 2011

?

?

Mearen laborantza gogorra izan da betidanik: mearen ustia, garraioa,? eta gainerako lanak. Gurdiaren kasuan, esaterako, aski irakur daiteke antzineko dokumentuetan jasotzen zutena, lanaren gogoratasunagatik apurtzen zirela behin eta berriz. Eta ez bakarrik gurdia, idiek ere sufritzen zuten izugarri. Baldintza gogor hauekin ezinbestekoa zen gurdi-gurpila indartsua eta sendoa izatea hainbeste lan jasotzeko; hortik Somorrostroko gurpilaren itxura, zeina ikusi baino ez da behar konturatzeko edozein? lana jasotzeko gauza zela.

?

?

Aspaldidanik ?Rueda de Somorrostro? gisa izan da ezaguna, seguru asko hemengo mearen laborantza eta garraioagatik. Aipatu dugunez, lan gogor honetarako ezinbestekoa zen gurpilik sendoena, hala behintzat susmatu daiteke dokumentu zaharrak irakurri ondoren, asko baitira ikusi ditugun aipuak non idien sufrimendu izugarria ?hiltzerainokoa askotan- deskribatzen den. Kualitate hauxe da, besteak beste, Ikur moduan, idazki honetan erabili eta propusatu nahi dudana.

?

Interneten Somorrostroko gurpil hau salmentan aurki daiteke

?

Gurpil mota berezi hau ez da soilik Enkarterriko herrietan azaltzen, Arabako Erriberan, Nafarroan, Asturiasen eta Kantabriako kostaldean ere antzekotasun nabariarekin aurkitu dezakegu. Beraz, nahiko hedatua dagoela esan daiteke; dena den erreferentzi moduan Somorrostrokoa nabarmentzen da gainontzeko guztien gainetik.

?

Jose Luis Pellicerrek naturaletik egindako marrazki honetan, 1874 urtekoa, Somorrostroko gurdi-gurpila ikus daiteke, karlisten munizio garraioan (GNnet,XIX mendeko albuma )


Gurpila Araban, Artziniegako Museo Etnografikoan erakusgai daukagu.

?

Oraingo honetan gurpil honen sinbologia da blogera ekarri nahi dudana, alde batetik sendotasunarena, esan dugunez, eta beste aldetik Somorrostroko biztanleen eskubideen aldeko sinboloa izetearena hain zuzen.

?

Erdi Arotik Somorrostroko gurdia izan da Salazartar arroen poderioaren sinboloa, herria zapalduz eta menperatuz, haran honetako etxe bakoitzari? bi burdin-gurdikada urtero ematera behartuz.? XIX. menderarte mearen laborantzan aritzen zen etxe bakoitzak ezinbestekoa zuen Salazartar jauntxoari ordainketa eta zerga lotsagarri hori ematea. Guzti hau kontutan hartuz, herri honen gudaren irudia, bere eskubideen ikur bihurtuta, geure gurpila izan daiteke, zalantzarik gabe.

?

LOGOTIPO EDO SINBOLO

Jarraian, marraztu dudan zenbait aukera gurdi-gurpila sinbolo giza erabiltzeko; baten batean animali arraro baten itxura irudikatzen da:

?

?

?

?

?

?

Gurpilak duen ekilibrioa ezin hobea:

?

?

?

?

?

Goio Ba?ales

?


Publicado por negrodehumo @ 19:47  | ENKARTERRI
Comentarios (0)  | Enviar
Comentarios